Enrique Arzubiagaren eskulturak eta Iñaki Palmaren margolanak batzen dituen
Iluntasunetik argitasunera erakusketa bisita daiteke Altamirako Kultur Etxean hilaren 15a bitartean.
Umetatik lantzen du buztina Arzubiagak, eta «bakarrik» ikasi duela dio artistak, «nik buztinagaz egiten dudana, ondoren enpresa batean metalean egiten didate». Busturian, harek egindako buztinezko eskultura bat ikus daiteke, metalaren eta buztinaren arteko desbardintasunak aurkezteko. Gizaki itxurako eskulturak dira hemen ikusgai ipini dituenak.
Iñaki Palmak, barriz, naturan bilatzen du inspirazioa margolanak egiterako orduan. Paisaia subjektiboak marrazten ditu, «ez dira margolan errealistak baina koloreak eta enkuadreak errealismoa emoten die». Busturiko erakusketarako aukeratu duen serieak urduritasuna eta lasaitasuna helarazten dituela azaltzen du, «iluntasunetik argira bidaia bat eginez». Horretarako koloreekin jokatzea «garrantzitsua» dela uste du.