Dantzariak iazko jaietan
Gernika-Lumoko Lorategietako jaiak apirilaren 28an hasi baziren be, egunik handiena gaurkoa dute auzo horretako bizilagunek. 11:00etan hasiko dute jaieguna, Gazteak txistulari taldearen kalejirak alaituta. Auzoko hildakoen aldeko meza, kopaua, Elai-Alai dantza taldearen saioa, bertso saioa, herri bazkaria, umeentzako jolasak, txokolate jana… izango dituzte ondoren.
Maiatzak 1, eguaztena
- 11:00etan. Kalejira, Gazteak txistulari taldeagaz.
- 11:30ean. Auzoko hildakoen aldeko meza; ostean, kopaua.
- 12:30ean. Elai-Alai dantza taldearen dantza saioa.
- 13:30ean. Bertso saioa: Unai Iturriaga, Igor Elortza eta Onintza Enbeita.
- 15:00etan. Herri bazkaria.
- 15:30etik 18:30era. Umeen jolasak.
- 18:30ean. Txokolate jana.
- 19:00etan. Xaiborren dantzaldia.
- 19:00etan. Txorizoa sagardotan dastatzea, Auzune tabernan.
- 22:00etan. Jaiei amaiera emoteko txupina.