Forua Ezagutuz martxa, artxiboko irudian
Bosgarren edizioa du aurtengoa Forua Ezagutuz martxak. Domekarako egin dute hitzordua, 10:30ean, udaletxe aurrean. Zazpi kilometroko ibilbidean, Triñe, Arrotxene eta Armotxerri auzoak zeharkatuko dituzte mendizaleek, San Gregorio eta San Kristobal baselizak bisitatuz. Ibilbidea erraza dela eta ordu eta erdian egiteko modukoa dela esan du udalak, eta, beraz, familian egiteko modukoa dela.
Aurrekoetan izandako harrera ona errepikatzea espero du Foruko Udalak, eta, horretarako, herritar oro animatu du parte hartzera.
Parte hartzea doakoa da, eta ez da izenik eman beharko. Ibiltzeko eta ondo pasatzeko gogoa baino ez da behar, udalaren arabera.