Udalekuetan izena emoteko epea maiatzaren 2an zabalduko du Eako Udalak
Uztailaren 1ean hasi eta 30ean bukatuko diren euskal udalekuetan izena emoteko epea aurki zabalduko du Eako Udalak. Hain zuzen, maiatzaren 2tik 31ra arte emon ahalko dute izena 2002. urtetik 2009ra jaiotako ume interesatuek, udaletxean.
Plaza mugatuak izango direla jakinarazi du udalak, baita Ean erroldatutako umeek lehentasuna izango dutela be. Azken horiek 50 euro ordaindu beharko dituzte, eta gainontzekoek 110 euro.