Origami talde bat osatzea proposatu dute, kulturartekotasuna lantzeko eta elkarrengandik ikasteko
Kulturaniztasun jardunaldietan Nagako Ikeguchi japoniarraren eskutik antolatutako Origami (papiroflexia) ikastaroak izandako arrakasta ikusita, origami talde bat osatzea proposatu dute eatarrek, kulturartekotasuna lantzeko eta elkarrengandik ikasteko.
Hilabete bakoitzeko bigarren zapatuetan bilduko dira sembazuru (mila txoritxo elkarrekin) egiteko. Parte hartu gura dutenak maiatzaren 11n aurkeztu beharko dira Bodegoian, 11:00etan.