Maiatzaren 15era arte parte hartu ahal izango da Muxikako marrazki lehiaketan
Muxikako Udaleko Kultura Sailak marrazki lehiaketa antolatu du, herriko ume eta gaztetxoei begira. Parte hartzen dutenek Muxikako liburutegira eroan beharko dituzte marrazkiok, maiatzaren 15a baino lehen.
2 urtetik 18 urtera bitarteko muxikarrek parte hartu ahal izango dute lehiaketan, eta horiek guztiek sei mailatan bereizita parte hartuko dute. Maila bakoitzeko lehenengo hiru irabazleek opari bana jasoko dute; nagusienek, ostera, dirua jasoko dute.
Marrazki lehiaketa
Sariak
A maila. 2 eta 3 urtekoak. Lehenengo, bigarren eta hirugarrenari, opari bana.
B maila. 4 eta 5 urtekoak. Lehenengo, bigarren eta hirugarrenari, opari bana.
D maila. 6 eta 7 urtekoak. Lehenengo, bigarren eta hirugarrenari, opari bana.
E maila. 8 eta 9 urtekoak. Lehenengo, bigarren eta hirugarrenari, opari bana.
F maila. 10 eta 12 urte bitartekoak. Lehenengo, bigarren eta hirugarrenari, opari bana.
G maila. 13 eta 18 urte bitartekoak. Lehenengo saridunak 60 euro jasoko ditu, bigarrenak30 euro eta hirugarrenak, ostera, 20 euro.