Iñaki Madariaga Errigoitiko alkatea zigortu du Bilboko auzitegi penalak
Bilboko auzitegi penalak Iñaki Madariaga Errigoitiko alkatea zigortu du, herritar bat kotxeagaz kolpatzeagatik. Gertakaria 2010eko Bilbao Bilbao martxan zikloturista Olabarritik pasatu zenean jaso zen. Orduko hartan, Errigoiti Arrieta Garbi plataformako kideak biomasa zentralaren kontra protesta egiten zebiltzan, martxa zikloturista Errigoititik pasatzen zela baliatuta.
Auzitegiaren epaiak dioenez, Madariagak 1.800 euroko isuna eta epaiketaren gastuak ordaindu beharko ditu, lesio delitu bategatik. Hala, Errigoitiko alkateak aurrekari penalak izango ditu, aurrerantzean. Lehen sententzian, auzitegiak urte bateko espetxe zigorra, eta 548 euroko isuna ezarri zizkion Madariagari, baina alkateak 2012ko apirileko epaiari helegitea jarri zion. Hala, epaile batek barriro aztertu zuen auzia. Urte bete pasa osten, auzitegiak helegitearen zenbait puntu onartu ditu, baina Madariaga erruduntzat jo du.
Fiskalak, bestalde, bi urteko espetxe zigorra eta lau urteko inabilitazioa eskatu zituen epaiketaren hasieran.