Pello Añorga ipuin kontalaria, Ean
Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira, ilustrazio eta ipuin lehiaketa egin dute Ean, eta zapatuan egin zuten sari banaketa ekitaldia. Bertaratu zirenek, gainera, Pello Añorga ipuin kontalariaren saioagaz gozatzeko aukera izan zuten.
Hainbat sari banatu zituzten zapatuan; izan be, jakinarazi dutenez, Natxituko Haizeder eskolako ikasle guztiek parte hartu dutenez, epaihamaiak denak saritzea erabaki du. Hortaz, ikasle bakoitzak margoen kutxa bana hartu zuen. Bigarren kategorian, Xiomara Agirreren ipuina saritu zuten; hirugarren kategorian, Agate Zabalarena eta bosgarren kategorian, Josu Santamariarena.
Nagusien kategorian, barriz, bi sari banatu zitutzen: txapelketako ilustrazioarik onenak Teresa Meazarenak izan direla erabaki du epaimahaiak, eta ipuinik onenarentzako saria, barriz, Irma Ruizek hartu du. Nagusien kategoriako irabazle biek materiala eta liburuak erosteko bono bana hartu zuten opari.