Joan den asteburuan, Bizkaia Gernikak liga erregularren azken partida galdu zuen, Ciencias Cajasol talde sevillarraren (Espainia) kontra. Hain zuzen 55-22 galdu zuten gernikarrek. Basurdeak hasieratik joan ziren atzetik markagailuan. Sevillarrak 50-3 aurreratu ziren, Bizkaia Gernika partida irabazteko aukera barik geratuz. Azken ordu erdian heldu ziren basurdeen hiru entseguak, partida apur bat txukunduz. Magunazelaiak, Astarloak eta Del Bosquek egin zituzten gernikarren entseguak.
Partida galduta be, basurdeek hirugarren postuan amaitu dute liga erregularra. Hala, etxean jokatuko dute finalaurdenetako norgehiagoka. Hain zuzen Atletico de Madriden kontra lehiatuko dira bertokoak, maiatzaren 19an.
Atletico de Madridek seigarren postuan amaitu du liga hamabi partida irabazita. Bizkaia Gernikaren kontra jokatutako partida guztiak, baina, galdu egin dituzte: ligako biak eta kopako finalaurdenetakoa.