Gernika play-offetan sartu da barriro
Gernika Futbol Taldea play-off postuetan sartu da barriro, asteburuan Balmasedaren kontra bana bardindu ostean. Gernikarrek, baina, oso hurbil dituzte bosgarren eta seigaren sailkatuak. Hain zuzen, Zallak eta Leioak be 62 puntu dituzte. Hala, liga lehen lau sailkatuen artean amaitzeko asko sufritu beharko du bertoko taldeak.
Liga play-offetan amaitzeko borrokan, bertokoek neurketa oso garrantzitusa jokatuko dute maiatzeko lehen asteburuan. Izan be, Zallaren kontra lehiatuko da Gernika.
Bizkaiko Bigarren Mailan
Bizkaiko Bigarren Mailan, Bermeo Bk sailkapeneko hirugarren postua ziurtatu du liga amaitzeko jardunaldi bakarraren faltan. Hala, igoera play-offa jokatzeko aukera irabazi dute bermeotarrek. Liga bertoko talde batek irabaziko du: Gernika Sportinek edo Busturiak. Azken jardunaldian jokoan izango dute lehen postua.