Goieaskoetxea gose greban zegoenean Gernika-Lumon egindako protesta
Frantziako Auzitegiak zazpi urteko kartzela zigorra ezarri dio Ibon Goieaskoetxea preso politiko busturiarrari. 2007. urteko abenduan, Capbretongo (Frantzia) kafetegi batean bi guardia zibilen hilketan parte hartzea leporatzen diote Goieaskoetxeari.
2007an Espainiako Barne ministro zen Alfredo Perez Rubalcabak ordu hartan esan zuenez, ETAren aurkako operazio batean ari ziren parte hartzen Raul Centeno eta Fernando Trapero guardia zibilak. Bi guardia zibilak tiroz hil zituzten.