Musika Eskolako ikasleek Oñatiko Musikaldian parte hartuko dute
Busturialdeko Hitza
Busturialdea
Euskal Herriko Musika Eskolen Egunean parte hartuko dute, hain zuzen be, Jose Antonio Egia Udalaren Musika Eskolako ikasleek bihar. Egun osoko jaia prestatu dute Oñatin, eta musika herri guztiko txokoetan entzun ahalko dute bertaratutakoek. Bermeoko Musika Eskolatik autobus bi “beteta” abiatuko dira bihar Oñatiko Musikaldira: kamara koroa, biolontxelo taldea, trikitixa-pandero taldea, Kankinkabara Txistu Taldea eta Erroxape Abesbatza, hain zuzen. Musika eskolako araduradunek azaldu legez, “talde bakoitzak bere errepertorioa landu du ikasturtean zehar eta bihar aukera izango dute Oñatin, herrian zehar kokatuta egongo diren guneetan ikasitakoa eskaintzeko”.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.