![ahaztuak](http://busturialdea.hitza.eus/site/files/2013/04/ahaztuak-300x225.jpg)
Omenaldiaren kartela
Gernikako bonbardaketaren 76. urteurrenaren harira antolatutako ekitaldietan parte hartuko duela iragartzeaz gain, Ahaztuak 1936-1977 elkarteak Iñaki Garai Lejarreta eta Blanca Salegi Allende omentzeko ekitaldia egingo du bihar, 13:00etan Zallo hilerrian. 1975ean erail zuten bikotea “Hidalgo kapitainaren agindupean zeuden guardia zibilek”. Elkarteak salatu duenez, oraindim gaur egun Garai eta Salegi ez dira frankismoaren biktimatzat jotzen.
Bestalde, Askapenagaz batera, domekan elkarretaratzerako deia egin du Ahaztuak 1936-1977k. Eraso inperialistarik ez. Ez Gernikan, ez Venezuelan, ez Korean, ez inon lelopean deitu dute protesta. Hain zuzen, 12:30ean jarri dute hitzordua, Merkurio iturriaren inguruan.