Dantzariak Lorategieta auzoko jaietan
Domekan hasi eta eguaztenera arte, jai giroa nagusi izango da Gernika-Lumoko Lorategieta auzoan. Aurreko urteetan legez, egitarau oparoa antolatu dute.
Domekan emongo diete hasiera jaiei, Tute txapelketagaz. Martitzenean jarraituko dute, txupina jaurtiz; ostean, musikaz gozatzeko aukera izango dute bertaratutakoek. Hurrengo egunean datorren urtera arte agurtuko dituzte jaiak, baina hori egin aurretik, kalejira, meza, dantzak, bertsoak, herri bazkaria, umeen jolasak… izango dira aukeran.
Egitaraua
Apirilak 28, domeka
- 16:30ean. XVIV. Tute txapelketa jokatuko dute, Olesko tabernan. Sariak: lehenengo egiten duen bikoteak txapel bi eskuratuko ditu; bigarrenak garaikur bi, eta hirugarrenak txanpan botila bi.
Apirilak 30, martitzena
- 21:00etan. Jaien hasierako txupina.
- 22:00etan. Sueder talde gernikarraren kontzertua; ostean, Haitzama taldeagaz erromeria.
Maiatzak 1, eguaztena
- 11:00etan. Kalejira, Gazteak txistulari taldeagaz.
- 11:30ean. Auzoko hildakoen aldeko meza; ostean, kopaua.
- 12:30ean. Elai-Alai dantza taldearen dantza saioa.
- 13:30ean. Bertso saioa: Unai Iturriaga, Igor Elortza eta Onintza Enbeita.
- 15:00etan. Herri bazkaria: paella, txekor gisatua, postrea, kafea eta likoreak. 18 euro. Txartelak salgai, Auzune eta Olesko tabernetan.
- 15:30etik 18:30era. Umeen jolasak.
- 18:30ean. Txokolate jana.
- 19:00etan. Xaiborren dantzaldia.
- 19:00etan. Txorizoa sagardotan dastatzea, Auzune tabernan.
- 22:00etan. Jaiei amaiera emoteko txupina.