Txirrindulari bat erreskatatu dute Muxikan, pista batean istripua izan ondoren
Atzo arratsaldean erreskatatu behar izan zuen Ertzaintzak txirrindularia, SOS Deiak-ek istripuaren barri ematen zuen dei bat jaso ostean. Morgako gainetik gertu izan zuen istripua 33 urteko txirrindulariak, eta zauritu egin zen. Istripua jazo zen lekuan bertan artatu zuten medikuek. Ustez klabikula hautsita zeukala eta, Galdakaoko ospitalera eroan zuten.