Hirukide ikastetxeko ikasleak, globo zundarekin
2010ean mamitzen hasi zuten Izar Galaktik izeneko proiektua Gautegiz Arteagan bukaerara eroatea lortu dute Tolosako Hirukide ikastetxeko DBHko 4. mailako Teknologia ikasleek. Aemetek ezetza eman ostean Euskalmetegaz lortutako akordio bati esker, eurek egindako globo zunda bat estratosferara jaurti dute ikasleek euskal meteorologia agentziak Urdaibai Bird Centerren duen estazio automatikotik.
Jaurtiketa baino lehen, hegaztien migrazioa aztertzen duen zentroa bisitatzeko aukera eduki zuten Hirukideko ikasleek, eta Euskalmetek bere globo zunda jaurti ondoren bidali zuten eurena estratosferara.
izargalaktik.blogspot.com helbidean ezagutu daitezke tolosarren proiektuaren nondik norakoak zein globo zundaren ezaugarriak.