Nagasakiko eta Dresdeko bonbardaketetatik bizirik atera zirenei harrera egingo die gaur Gernika-Lumoko alkateak
Bonbardaketaren 76. urteurrenaren bezperan, Nagasakiko (Japonia) eta Dresdeko (Alemania) bonbardaketetatik biziraun zutenak hartuko ditu Jose Mari Gorroño alkateak. 12:00etan egingo die harrera, udaletxean. Ekitaldian bakearen aldeko hitzarmena sinatuko dute Hiroshimarekin (Japonia).