Goizeko ekitaldia
Nagasakin (Japonia) eta Dresden (Alemania) bizirik iraun zutenei harrera egin die gaur Gernika-Lumoko alkate Jose Mari Gorroñok. Horiekin batera, Toyoichi Ihara Nagasakiko Udaleko zinegotzia eta Alemaniako 1945eko otsailaren 13a elkarteko ordezkariak be izan dira bertan. Gorroñok azaldutakoaren arabera, bihar bertan, Hiroshimarekin eta Dresderekin bakearen aldeko hitzarmena sinatuko dute, iaz Nagasakirekin egin bezala.