Espainiako batel txapelketan izango dira Urdaibai eta Ondarroa
Espainiako batel txapelketako nagusien mailako estropadan lehiatuko da Urdaibai asteburuan, Camargon (Kantabria, Espainia). Euskal Herriko txapelketan bigarren sailkatu ostean joango da Estatuko lehiara. Bermeotarrek 47 segundu-ehunekogatik galdu zuten euskal txapelketa. Hala, asteburuan garaipena lortzeko kinieletan egongo da barriro bertoko taldea.
Ondarroa gazteen mailan lehiatuko da. Joan den asteburuan Euskal Herriko txapelketaren bandera irabazita, Ondarroako taldea Espainiako txapelketa irabazteko hautagaietako bat izango da. Iaz Mundakak irabazi zuen gazte mailako garaikurra.