Bermeoko Udalak dendetan kartoia atez ate batzeko zerbitzua abiarazi du
Bermeoko Udalak kartoia batzeko zerbitzu barria abiarazi du, hain zuzen be, kartoi asko sortzen duten dendei atez ateko zerbitzua eskaintzen hasi dira dohainik. Udaleko Ingurumen Sailetik jakinarazi dutenez, 20 dira atez ateko zerbitzu hori erabiltzeko konpromisoa hartu dutenak.
Orain arte papera eta kartoia biltzeko zerbitzu bi eskaintzen zituzten: bata, kaleko edukiontzietako bilketa zerbitzua, eta bestea, atez ateko bilketa zerbitzua udal bulegoetan eta baita be eskola-zentroetan. Zerbitzu horiei, orain, beste bat gehitu zaie eta dagoeneko dendik kartoia doan eta zuzenean biltzeko aukera eskaintzen zaie.
Zerbitzua martxan ipini aurretik interesatuta egon zitezkeen denden zerrenda bat osatu zutela azaldu dute, horien baitan sartu zituzten fruta eta barazki dendan, janari dendak eta bazar txikiak. Ondoren, horietara bisitak egin zituzten dendek zuten benetako interesa ezagutzeko, zenbat kartoi sortzen duten galdetzeko eta zerbitzuaren funtzionamendua eta araudia azaltzeko baita be.
Horiek amaituta, behin-betiko zerrenda osatzeko gai izan ziren, guztira, 20 denda. Horiek atxikipen orri bat sinatu behar izan dutela esan dute ingurumen sailetik, «zerbitzuaren funtzionamenduarekin ados zeudela azaltzeko eta hori erabiliko duten konpromisoa agertzen duena».
Modu horretan, zerbitzuaren ordutegia eta zirkuitua finkatu ahal izan dute. Bilketa egunak astelehena, eguaztena eta barkua dira 14:30eatik aurrera