Kortezubiko Udalak Euskera Biziberritzeko Plana urtebetez luzatuko du
Kortezubiko Udalak Euskara Biziberritzeko Plan Estrategikoa urtebetez luzatzea onartu du. Hala, hizkuntza-normalkuntzaren aldeko eta euskeraren erabileraren promozioaren alde duen konpromisoa berretsi du.
Herriko bizitzaren esparru guztietan, euskararen berreskurapena eta normalizazioa bultzatu gura du udalak; izan be, «Udal Ordenantzak azaltzen duen bezala, euskara herriko eta herritarren ondare kultural ukezina da».
Aipatu planak urte bakoitzean garatzeko ekintza zehatzak biltzen ditu. Horren arabera, euskera erabili beharko dute udalaren ohiko lanean. Hala, besteak beste, udaletxeko bulego zein instalazioetan erabiltzen dituzten eta begibistan dauden inskripzioak euskeraz egon beharko dira.
Halaber, herriko kale eta auzoen izenen plakak, trafiko seinaleak, bide seinaleak eta udal bideen seinaleak be euskaraz agertu beharko dira; «betibe, nazioarteko araudien araberako ulergarritasuna errespetatuz». Gainera, udaletxeko dokumentuak– udal inprimakiak, bandoak, araudiak, ordenantzak edota osoko bilkuren deialdiak– euskeraz eskeini beharko dituztela azaldu du Kortezubiko Udalak, «eta kasu batzuetan, bi hizkuntzatan».
Euskararen zabalkundea
Bestalde, udalak euskararen zabalkundea esparru demografikoan, geografikoan eta funtzionalean bultzatzeko hartu beharreko neurriak hartuko dituela aurreratu du. Kortezubiko biztanleen %70a euskalduna dela baieztatu du udalak, eta, horregatik, udalaren ekintzak euskeraren trasmisioa sustatuz eta udal arlo guztietan euskara bermatuz eramango dituzte aurrera.