Gernika-Lumoko bonbardaketaren 76. urteurrena gogoratzeko ekitaldiak hasi dira dagoeneko. Hain zuzen, Gernika Gogoratuz elkarteak antolatutako Kulturaren eta Bakearen Nazioarteko jardunaldiekin hasi da urteurreneko egitaraua.
Goizeko lehenengo saioan, boterea eta bakea izan dituzte berbagai bildutakoek. Horren ostean, bestalde,
Bakeak badu lekurik kapitalismoan? tailerrean parte hartzeko aukera izan dute parte hartzaileek.
Jardunaldiei hasiera emoteko, Ayelen Losada madrildarrak parte hartu du. Losada Marie Langer Zentroko zuzendaritzako kidea da, eta taldean parte hartzearen eta alkarlanaren onuretaz egin du berba . Hala politika parte hartzaileen alde egin du, elkarbizitzan aurrerapausoak emoteko.
Urrengo saioak
Gaur, 16:00etan: Gu subjektu gisa (garen subjektua) eta bakegintza tailerra.
Bihar 09:30ean: Boterea eta Bakea,
Bake-ekonomia eta
Bakearen boterea hitzaldiak.
Bihar, 12:00etan: Gaitasun eratzailea berreskuratzeko tailerra.
Bihar, 18:00etan: Brasilgo Lurrik Gabeko Mugimenduaren hitzaldia (
Justizia Sozialaren aldeko 30 urteko borroka).