Audience taldeko kideak
Gernika-Lumoko taldearen azken proiektuak maiatzaren 7an ikusiko du argia. 7’’-tako biniloa, CD bat eta abesti gehigarri baten deskargarako kodea jasoko ditu bilduma bakarrean. Zazpi kantak osatuko dute
Mistress Games izeneko lana. Garate estudioetan grabatu du boskoteak
Mistress Games, Kaki Arkarazoren laguntzagaz.
Proiektu barriaz gain, webgunea be estreinatu du Gaizka Insunzak (ahotsa, gitarra, pianoa eta saxofoia), Ager Insunzak (ahotsa, gitarra, pianoa eta biolina), Andoni Lauzirikak (baxua), Hannot Mintegiak (ahotsa, gitarra eta tronpeta) eta Mikel Sagarnak (bateria) osatutako taldeak:
http://www.weareaudience.com/.
Disko barriaren aurrerapena hemen ikus daiteke:
http://vimeo.com/64385200