Gatibu osatzen duen laukotea
Zazpi kantoietan diskoa kontzertuz kontzertu aurkezten dabilen honetan, bideoklip barri bat grabatzeko bere jarraitzaileen parte hartzea eskatu du Gernika-Lumoko Gatibu taldeak. “Euskal Herriko zazpi kantoietan eta munduen luze-zabalean jarraitzen gaituzuen guztiokin egin gura dugu gure hurrengo bideoklipe. Zuon danon omenez!”, esan dute. Hain zuzen,
Gabak zerueri begire abestiaren bideoklipa osatu gura du laukoteak bere jarraitzaileen irudiekin. “Gatibugaz dantzan ikusi gure zaituztegu, zuen ondokoari muxue emoten, zoratzen, biluzten, abesten, barre egiten, maitemintzen, ondo pasatzen, salto egiten, arnasa hartzen, bizitzen, ospatzen…
Gabak zerueri begire abestian sentsazioak batzen dituzten irudi pila bat behar ditugu”.
Bideoak Wetransfer bidez bidali daitezkeela azaldu dute taldekideek, zeregin horretarako irekitako kontuan. Horrez gain, baldintza guztiak bere
webgunean ipini ditu Gatibuk ikusgai.