![pnga_erakutsi.pl](http://busturialdea.hitza.eus/site/files/2013/04/pnga_erakutsi.pl_14.jpeg)
Txutxi Ariznabarreta Independentista Sareko kidearen berbetan milaka arrazoi daude independentziaren bidea hartzeko. “Pertsonaren arabera arrazoiak aldatu egiten dira, sentimentuetaz ari baikara independentziaz berba egitean”. Sentimenduetatik harago, baina, zenbait arrazoi sendo daude burujabetzaren norabidean jartzeko, eta Independentista Sareak liburu baten batu ditu. Hain zuzen, 11 arrazoi garrantzitsuenak kaleratu dituzte
Bagoaz hamaika arrazoi ditugulako izenburupean. Joan den zapatuan aurkeztu zuten liburua Gernika-Lumoko Astra eraikinean.
Ariznabarretan berbetan, Independentziaren kontra daudenek ez dute argudio sendorik, eta ukazioan oinarritzen dira. Hala, “amets bat da, ezinezkoa da, edo ez dute onartuko bezalako adierak erabiltzen dituzten pertsonen gezurrak hankaz gora jartzen ditu
Bagoaz hamaika arrazoi ditugulako liburuak”.
Euskal Herriaren historia eta hizkuntza ekarri zituen gogora Independentista sareko kideak aurkezpenean. Dioenez, ibilbide historiko bat eta hizkuntza propio bat dauzka Euskal Herriak. Hala, “herri bat gara”, nabarmendu zuen Ariznabarretak.
Ekonomia eta gizarte ereduentzat be, independentzia oso aberasgarria izango litzatekela esan zuen, ukazioan oinarritzen diren pertsonen argudioei kontra eginez.