Abaunza, Gorroño eta Urberuaga, gaur goizean
Bonbardaketaren urteurrenaren harira antolatutako egitarauaren aurkezpena egin dute gaur goizean Rikardo Abaunza kultur etxeko zuzendariak, Jose Mari Gorroño Gernika-Lumoko alkateak eta Naiara Urberuaga Kultura zinegotziak. “Herria ahanzturaren kontra altxatxen” dela esan zuen Gorroñok, “bakerako bidea hori delako”.
Gernika-Lumoko Kultura eta Bakearen Nazioarteko XXIII. Jardunaldiek abiatuko dute aurtengo egitaraua. Gernika Gogoratuz bakearen aldeko aztertegiak
Boterea eta Bakea. Bake-ekonomia. Bakearen boterea leloa aukeratu du aurtengorako.
Horrez gain, baina, datozen egunetan hainbat ekitaldi izango dira Gernika-Lumon:
Gernika sutan antzezlana, Gernika sarien banaketa,
4 minutu performance herrikoia, kandelen manifestazio isila, urteroko lore eskaintza eta elizkizuna…
Lobek be hainbat jarduera antolatu dituzte; hala nola,
Memoriaren babeslekua erakusketa kolektiboa, Astrako bunkerrean. Apirilaren 26, 27 eta 28an bisitatu ahalko da. Horrez gain, apirilaren 26an, 22:30ean, Windmusak bikotearen musika emanaldia egongo da, bunkerrean bertan.
Memoriaren babeslekua erakusketa iragartzeko egindako bideoa ikusgai: http://vimeo.com/64507243#
Alkateak jakinarazi duenez, bestalde, iaz Nagasakirekin munduko bakearen alde elkarlanean aritzeko akordioa sinatuta, aurten Dresdegaz gauza bera egingo dute. Hala, munduan egon daitezkeen gudak saihesteko ahal dituzten neurriak hartzeko elkarlanerako akordioa izenpetuko dute Erresuma Batuko eta AEBetako aireko indarrek II. Mundu Gudan bonbardatutako Alemaniako hiri horretako ordezkariek barikuan. Horrez gain, Hiroshimak eta Tsuchisakik (Japonia) akordioa sinatuta helaraziko dutela iragarri du Gorroñok.
Bonbardaketaren urteurreneko egitaraua
Apirilak 24
- 11:00etan, Elai-Alai aretoan. Gernika-Lumoko Kultura eta Bakearen Nazioarteko XXIII. Jardunaldiak. Gaia: Boterea eta bakea. Bake ekonomia. Bakearen boterea. Tailerra: Bakeak badu lekurik kapitalismoan? Antol.: Gernika Gogoratuz.
- 16:00etan, Elai-Alai aretoan. Kultura eta Bakearen Nazioarteko XXIII. Jardunaldiak. Tailerra: Gu subjektu gisa [garen subjektua] eta bakegintza.
- 19:00etan, kultur etxean. Keixetaren Gernika: zerrenda amaitu gabea erakusketaren inaugurazioa. Maiatzaren 22ra arte.
- 20:30ean, Lizeo Antzokian. Bonbardaketaren urteurreneko zikloa: En la niebla. Antolatzailea: Zine-Klub elkartea.
Apirilak 25
- 09:30ean, Astran. Kultura eta Bakearen Nazioarteko XXIII. Jardunaldiak. Hitzaldiak: Boterea eta Bakea. Bake-ekonomia. Bakearen Boterea.
- 12:00etan, Astran.Kultura eta Bakearen Nazioarteko XXIII. Jardunaldiak. Tailerra: Gaitasun eratzailea berreskuratzeko tailerra. Mundurik onena sortuz.
- 18:00etan, Astran. Kultura eta Bakearen Nazioarteko XXIII. Jardunaldiak. Hitzaldia: MST Brasil. Justizia Sozialaren aldeko 30 urteko borroka.
- 19:30ean, Euskal Herria Museoan. Azkenengo Gernikak erakusketaren inaugurazioa. Ekainera arte ikusgai.
- 20:30ean, Elai-Alai aretoan. J. M. Gonzalez de Zarateren (EHU/UPV) liburu aurkezpena: Picasso: genio e inspiracion. El Guernica, estudio iconografico.
- 20:30ean, Lizeo Antzokian. Bonbardaketaren urteurreneko zikloa: La noche mas oscura.
Apirilak 26
- Goizean. Irekiera berezia Bakearen Museoan.
- 11:00etan, Astrako bunkerrean. Memoriaren babeslekua erakusketa kolektiboaren irekiera. Antolatzailea: Lobak.
- 11:00etan, Barrenkalen. George Steer-i omenaldia eta lore eskaintza. Antolatzaileak: Gernikazarra eta udala.
- 12:30ean, Bakearen Museoan. Bisita gidatuak.
- 12:30ean, Lizeo Antzokian. Bakea eta Berradiskidetzearen aldeko IX. Gernika Sariak. Arnaldo Otegik eta Jesus Egigurenek hartuko dute Euskal Herri mailakoa, eta Brasilgo Lurrik Gabekoen Mugimenduak nazioartekoa.
- 15:45ean, Pasealekutik eta Astratik. Sirena hotsa.
- 15:45ean, Errenteriako zubian, Eriako lorategietan eta San Kristobal plazan. Gernika 4 minutu. 4 minutuko isil eta geldi unea. Antol.: Gernika Batzordea eta Kultura Batzordea.
- 16:30ean, Merkurio iturrian. Hezur eta azal. Antol.: Lobak.
- 16:00etan, Zallo hilerrian. Bonbardaketan hildakoen aldeko elizkizuna eta lore eskaintza. Antolatzailea: Udala.
- 17:30ean, Bakearen Museoan. Bisita gidatuak.
- 19:00etan, Seber Altube auditoriotik. Gernika sutan. Ibilbidea: Juntetxea, Pasealekua, Eriabarrena, Merkurio iturria, 8 de enero kalea, Merkatu plaza, Andra Mari, Foru plaza.
- 21:30ean, udaletxetik hasita. Manifestazio isila kandelekin. Antol.: Gernika Batzordea.
- 22:30ean, Astrako bunkerrean. Windmusak (fagota eta zeharkako flauta). Antol.: Lobak.
Apirilak 27
- 11:30ean, herrian zehar. Gernika 1937-2037. Elkarrizketen grabaketa. Gernikaren oraina eta etorkizuna. Antol.: Lobak.
- 19:00etan, herrian zehar. Tia Luisita dokumentalaren proiekzioa. Antolatzailea: Lobak.
Apirilak 28
- 18:00etan, Astran. Umeentzako Kukue dator!!! antzezlana. Antolatzailea: Lobak.
Apirilak 29
- 12:00etan, Merkatu plazan. Hezur eta azal erakusketa. Antolatzailea: Lobak.
Apirilak 30
- 22:00etan, Trinketen. Atxiki antzerki zikloa: Zapatak, Heinkel 51 eta Las dos D.
Maiatzak 3
- Elai-Alai aretoan. 25 urte bakegintzan. Antol.: Arbolaren malkoa. Maiatzaren 14ra arte.
Maiatzak 4
- 19:30ean, Jai Alain. Bakearen doinuak II: SOMEko banda, orkestra eta abesbatzak, Andra Mari korala, Ondarroako Unanuen kamara korala, Mungiako abesbatza, Elai-Alai eta Ross dantza eskola. 2 euro.
Maiatzak 16
- Elai-Alai aretoan. Condor Legioak Gernikan eragindako suntsipena erakusketa. Antol.: Baskale Euskal-Alemania elkartea. Maiatzaren 31ra arte.