Apirileko Feriarik "jendetsuena" izan da asteburukoa
Busturialdeko Hitza
Busturialdea
Sevillak bakarrik ez, Bermeok be kolore berezia eduki du asteburuan, Sollubeko Canon erretegian egindako Apirileko Feriari esker. Urtero legez, hainbat lagunek parte hartu dute zapatu-domekarako Txo Sevilla elkarteak antolatutako jarduera ugarietan. Hala, zenbait orduz Andaluziako hiriburu horretara jauzi egiteko aukera eduki zuten ferian parte hartu zutenek.
Gainera, aurtengo parte hartzea “handiagoa” izan dela aipatu dute elkarteko kideek; izan be, hainbat jarduera solidario antolatu dituzte hilaren 11ko sutean kaltetutakoei laguntzeko: txokolatadak, keimadak, paella… eta itsulapikoak be ipini dituzte. Oraindik ez dute zenbaketa egin baina guztia amaitu zela aipatu dute “eta itsulapikoak be gainezka daude”.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.