Podiumera igo dira Inmaculada Ruiz eta Julen Larruzea
Veronica Dominguez (K0 Triatloi Taldea) gasteiztarrak eta Javier Miguel (Saltoki Trikideak) andoaindarrak irabazi dute Arrigorriagako distantzia luzeko hamaseigarren duatloia, baina Busturialdeko bi atleta be igo dira podiumera. Inmaculada Ruizek (Bilbaotri) eta Julen Larruzeak (Urdaitri) hirugarren egin dute proba horretan.
Sailkapena: Emakumezkoetan: 1. Veronica Dominguez 4:13:06 2. Nerea Gambra 4:21:56 3. Inmaculada Ruiz 4:24:15 Gizonezkoetan 1. Javier Miguel 3:29:01 2. Luis Maria Urizar 3:34:36 3. Julen Larruzea 3:35:02