Astigarragako Aiztondo zahar abesbatza, Elantxobeko elizan
Udalak antolatutako udaberriko kontzertuetan lehenengoa joan den zapatuan egin zuten Elantxoben, Astigarragako Aiztondo Zahar abesbatzagaz. Igor Arroyoren zuzendaritzapean, hamahiru kanta abestu zituzten abesbatzeko kideek, eta hainbat lagun batu ziren elizan, haien emanaldiaz gozatzeko.
Maiatzaren 18an Euskeria Abesbatza ariko da herriko kaleak eta tabernak girotzen, 12:00etatik aurrera.