Sortu alderdi politikoaren aurkezpena egin zuten zapatuan Ajangizen. Busturialdeak dituen 20 herrietatik hamazazpitan sortu dute alderdi barria, eta aurkezpen ekitaldian eskualdeak oinarri barriak behar dituela esan zuten. Eskualdearen gaineko hausnarketa egin ostean, orain arteko norantza aldatu eta oinarri barriak ipintzea beharrezkoa dela deritzo alderdi jaio barriak; bai arlo sozioekonomikoan zein soziokulturalean.
Eskualdearen garapen justuago baten bidean, Busturialdeak dituen «dohaiak» martxan jartzeko ordua dela esan zuten zapatuko aurkezpenean. «Ekonomia zirkularrari lekua egin gura diogu Busturialdean; berton sortu eta berton kontsumitu». Filosofia horri heldu gura dio Sortuk bai nekazaritza, arrantza, industria zein merkaratitza arloan. Hezkuntza, hizkuntza eta kultura be horren arabera antolatu beharko liratekeela uste du, gainera.
Era berean, Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoaren konponbidean be lan egingo duela azaldu du Sortuk.