Busturia Futbol Taldeak be mailaz igotzea lortu du
Bigarren asteburuz jarraian, Busturialdeko futbol taldeetako batek mailaz igotzea lortu du. Gernika Sportingek bezala, Lurraldeko Lehen Mailara igotzea lortu zuen Busturiak, joan den asteburuan. Hain zuzen, bi jardunaldiren faltan lortu zuen igoera bertoko taldeak, liga irabazteko aukerekin jarriz. 28 jardunaldi jokatuta, lidergoa bi puntura dute busturiarrek.
Bertoko taldeak Galea B laugarren sailkatuari 1-0 irabazita lortu du igoera. Galeak be, play-off postuak zituen jokoan, baina Itxas-Adarreko zaleen babesean, hiru puntuak Busturian geratzea lortu zuten bertokoek.
Galeari irabazita, gainera, busturiarrek mesede handia egin zioten Bermeo Bri. Kostaldekoak play-off postua jokatzen dabiltza Galea Bgaz, eta asteburuko emaitzak kontuan hartuz gero, igoera fasea jokatzeko aukera asko dituzte bermeotarrek. Bi jardunaldiren faltan, bertokoek bost puntuko errenta dute laugarren sailkatuarekiko