Bizkaia Gernikak hirugarren postuari eutsiko dio
Complutense Cisneros talde madrildarrari 36-20 irabazita, Bizkaia Gernikak hirugarren postua ziurtatu du. Liga erregularra amaitzeko jardunaldi bakarraren faltan, gainera, basurdeek bigarren postuan sailkatzeko aukera dute oraindik. Bizkaia Gernikak puntu bakarrera dauka Santboiana Herrialde Katalanetako taldea. Bigarren postuak zuzenean liga finalaurrekoetarako sailkatzeko aukera emoten du. Hirugarren postuan sailkatzen den taldeak, bestalde, etxean jokatuko du finalaurdenetako partida.
Liga garaikurragatik borrokatuko diren sei taldeak erabakita daude dagoeneko: VRAC, Santboiana, Bizkaia Gernika, Ampo Ordizia, El Salvador eta Atletico Madrid. Sailkapena, halanda be, ez dago zarratuta. Hala, azken jardunaldian erabakiko dira kanporaketak.
Azken jardunaldiaren faltan, Bizkaia Gernikak Atletico Madriden kontra jokatuko luke finalaurdenetako partida. Urbietan jokatuko litzateke neurketa. Gernikarrek Atletico Madriden kontra jokatutako partida guztiak irabazi dituzte aurten: ligako biak, eta Kopako finalaurdenetakoa.