Hiru pertsona atxilotu dituzte Bermeon, material informatikoa lapurtzea leporatuta
28 urteko emakumezko bat eta 20 eta 19 urteko gizonezko bi dira atxilotutakoak. Bermeoko enpresa bateko bulegoetan eta Gernika-Lumoko hondakinen gaikako bilketarako zentro batean material informatikoa ostutzea leporatzen diete.
Datozen orduetan eroango dituzte epailearen aurrera.