Txo Sevillak Apirileko Feria ospatuko du asteburuan Cannonen
Urtero sasoi honetan egiten duten moduan, Txo Sevilla elkartea giro andaluziarrean murgiltzeko aukera eskainiko du asteburuan Sollubeko Cannon erretegian; izan be, Apirileko Feria ospatuko baitute.
Zapatuan 12:00etan hasiko dira feriarekin. Misa Rociera entzungo dute, Santa Eufemia elizan. 13:30ean, barriz, txupina, pregoia eta karpa irekiko dute Cannonen aurrean. Erretegian bertan bazkalduko dute, eta arratsaldean Txo Sevilla taldearen ekitaldia eta sardinada egingo dituzte, besteren artean.
Kordobari omenaldia
Domekan Andaluziako Kordoba probintzia omenduko dute. Egunean zehar, gazpatxo txapelketa, bazkaria, dantzak eta txokolatada egingo dituzte eta, eguraldiak laguntzen badu, kalesak eta zaldiak ibiliko dira.