Laguntzak mantendu arren, ez nahikoak direla dio Hekimenek
Aurrekontuen proiektuaren arabera, euskal hedabidentzat 4.875.000 aurreikusi ditu EAJren gobernuak 2013rako; iazko kopuru bera. Diru kopuru hori, hala ere, ez nahikoa dela deritzo Hekimenek. Euskara hutsean ari diren berrogeita hamar hedabide baino gehiago –Hitza tartean– biltzen dituen elkarteak dioenez, iazko diru kopuruari eustea ez da nahikoa sektorearen etorkizuna bermatzeko. Dena den, diru laguntzak ez murrizteak elkarteak egindako ahalegina onartzea dela uste du Hekimenek; euskal hedabideen garrantzia eta estrategikotasuna aitortzea, alegia.
Azken urteetan %15 jaitsi da euskal hedabidentzako diru saila, eta publizitatean be beherakada iragarri dute aurten. Euskal hedabideek behin eta barriro esan dute aurrera egiteko inbertsioak beharrezkoak direla, eta Administrazioak sektorearen garapena lagundu behar duela. Horregatik, beste behin be, politika eraginkorragoa eta zabalagoa eskatu diote administrazioari, eta Hekimen prest agertu da hurrengo urteetan hain garrantzitsuak izango diren politika eraginkorrak elkarlanean sustatzeko.