Gernika Futbol Taldeak hil ala biziko partida jokatuko du asteburuan, lehen lau sailkatuen artean jarraitu ahal izateko. Hain zuzen, Portugalete hirugarren sailkatuaren kontra jokatuko du Gernika laugarren sailkatuak. Bi taldeen artean hiru puntuko aldea baino ez dago. Hala, Gernikak irabaziz gero, hirugarren postuan jarriko litzateke bertoko taldea, baina Portugaletegaz bardinduta. Domekan, 17:00etan jokatuko dute neurketa, Urbietan.
Liga amaitzeko bost jadunaldiren faltan, Hirugarren Mailako sailkapenaren goikaldea oso estu dago. Lehen sei sailatuek play-off postuetan sartzeko aukerak dituzte, eta, horrenbestez, Gernikak ezin du hutsik egin. Are gehiago, etxean jokatzen duela kontuan hartuta.
Lehen sei sailkatuak
- Arenas (68 puntu)
- Laudio (66 puntu)
- Portugalete (63 puntu)
- Gernika (60 puntu)
- Leioa (60 puntu)
- Zalla (59 puntu)