Bizkaia Gernikak Complutense Cisneros talde gaztelarraren kontra jokatuko du liga erregularreko azkenaurreko partida. Kopa ahaztuta, garaipena lortzea izango da basurdeen helburua, hirugarren postuari eutsi ahal izateko. Irabaziz gero, sailkapeneko hirugarren postua ziurtatuta izango luke Gernika-Lumoko taldeak. Gernikarrek, gainera, Urbietako zaleen babesa izango dute. Zapatuan jokatuko dute norgehiagoka, 17:00etatik aurrera.
Cisneros talde gaztelarra zazpigarren sailkatua da, eta play-offak jokatzeko aukera dauka oraindik. Hain zuzen, Atletico Madrid seigarren sailkatuak bost puntu gehiago ditu, eta, horrenbestez, zapatukoa hil ala biziko norgehiagoka izango da gaztelarrentzat. Bizkaia Gernikaren kontra emaitza txarra lortuz gero, liga garaikurragatik borrokatzeko aukera galduko luke talde gaztelarrak.
Oscar Astarloak azaldu duenez, “Kopako kolpe gogorra ahaztu gura dute, Complutense Cisnerosi irabazita”. Haren berbetan, garaipena lortzeko gai dira. Basurdeek irabaziz gero, gainera, final-laurdenetako partida etxean jokatuko luke seigarren sailkatuaren kontra. Lehenengo itzuliko partida 18-49 irabazi zuten basurdeek.
Sailkapena ikusteko sakatu hemen