Antimilitarismoari buruzko Jardunaldien bigarren saioa egingo dute bihar, Astran
Memoria historikoa eta Antimilitarismoari buruzko I. Jardunaldien baitako bigarren saioa egingo dute bihar 18:00etan hasita, Gernika-Lumoko Astra eraikinean. Bertan, Gernika eta Kolonbia izango dituzte aztergai.
Jardunaldi horien bitartez, nazioarteko lankidetzan eta bakea eragiteko proiektuetan parte hartu duten hiru pertsonen gogoetak entzuteko aukera izango du Astrara bertaratzen denak. Euren kontakizuzen bidez, lur kolonbiarrak bizitzaz betetan dituzten istorioak ezagutuko ditu herritarrak: euren eguneroko bizimodua eta elkarbizitzaren nondik norakoak, esaterako.
20:00etan, dinamika artistiko bategaz gozatu ahal izango da, eta, ostean, dokumental bategaz. Azkenik, 21.00etan, kanelazoa eta Latinoamerikako jaki batzuk dastatzeko aukera izango da.