Elkarte Kulturalen Batzordea sortu du Gautegiz Arteagako Udalak
Gautegiz Arteagako Udalak Elkarte Kulturalen Batzordea eratu barri du, herrian «aktibitate sozio-kultural aberatsa sortzearen alde» eginez. Jakitera emon duenez, ekintzak koordinatzea da helburua, «herriko elkarte zein entitate kulturalekin kolaborazio estua mantenduz».
Elkarte Kulturalen Batzordea sortuta, Gautegiz Arteagako Udalak herriko bizitza sozio-kulturala sustatu gura du, eta, era berean, berau dinamizatzea du helburu. Horretarako, baina, herriko elkarte eta entitate kulturalen lana «ezinbestekoa» dela adierazi du.
Gautegiz Arteagako elkarte kulturalak «bizi-bizirik» daudela uste du udalak, eta guztion arteko koordinazioa ezinbestekoa dela deritzo: besteak beste, Artie Dantza-taldearena, Arteagalde elkartearena, Gazteluzar Txokoarena, Gautegiz Arteagako helduen elkartearena, Kanalako helduen elkartearena, Antoliñape Kultur Elkartearena, eta Pilota elkartearena.
Elkarteen arteko aktibitate hori koordinatzeko udalaren Kontsultarako Batzordea sortu dute. Horrek hiru hilabetero batzea aurreikusten du, ekintzak antolatzeko asmoz.
Bestalde, Gautegiz Arteagako Udalak 10.000€ko aurrekontua baliatuko du elkarteen aktibitate kultural horietarako. Hain zuzen, ekintza bakoitzak %50eko dirulaguntza izango duela aurreratu du udalak.