Nekazarien borrokak gogoratzeko ekitaldi bat egingo du EHNEk
Bihar, apirilaren 17a, nazioarteko nekazal borroken eguna da, eta EHNE Bizkaiak data berezia gogoratzeko ekitaldi bat egingo du Gernika-Lumoko Astra eraikinean.Hain zuzen, 12:00etan batuko dira Bizkaiko nekazariak.
Ekitaldian Paul Nicholson eta Arantza Arrien EHNEko kideek, Tierre de Liens (Frantzia) mugimenduko kideek, eta SOC/SAT talde andaluziarrak (Espainia) parte hartuko dute.
EHNE Bizkaiako kideek elikadura burujabetza defendatzeagatik erahil dituzten nekazari guztiak izango dituzte gogoan ekitaldian.