Lurraren egunerako ekintza ugari dakartza Euskadiko Biodibertsitate Zentroak
Busturian kokatuta dagoen Euskadiko Biodibertsitate Zentroak Lurraren Nazioarteko Egunagaz bat egingo du, eta hori ospatzeko egitarau berezia antolatu du. Hala, adin guztietako herritarrek izango dute zegaz gozatu asteburuan: bisita gidatuak, planeta behaketa, tailerrak… Ezinbestekoa izango da aurretiaz izena emotea.
Egitaraua
Apirilak 20, zapatua
10:00etatik 14:00etara. Ibilbide gidatuak Euskadiko txoko naturaletatik. 7 urtetik aurrera.
11:30etik 13:30era. Ibilbide gidatua Urdaibaiko paduretara eta bisita Biodibertsitate Zentrora.
17:00etatik 18:30era. Marrazkigintzaren teknika ezberdinak erabiliz, naturarenganako begirada bat. Umeentzako.
20:30etik 00:00etara. Planeta behaketa. Ilargia, Jupiter eta Saturno eta udaberriko beste konstelazioak.
Apirilak 21, domeka
10:00etatik 14:00etara. Ibilbide gidatua itsasontziz zetazeoak entzun eta ikuskatzeko. 7 urtetik aurrera.
10:30etik 13:30era. Marrazkigintzaren teknika ezberdinak erabiliz, naturarenganako begirada bat. Nagusiei zuzenduriko ibilbide gidatua.
17:00etatik 18:30era. Terrario tropikala tailerra. Hezegune edo terrario tropikal bat egiteko tailerra, Bull-Núcleo Zoologicorekin elkarlanean. 7 urtetik aurrera.