![OLYMPUS DIGITAL CAMERA](http://busturialdea.hitza.eus/site/files/2013/04/pnga_erakutsi.pl_8.jpeg)
Gernika-Lumoko LHko, DBHko eta batxilergoko ikasleek XII. Idazlan Koadernoak aurkeztuko dituzte bihar eta etzi. Hain zuzen, 61 lan argitaratu dituzte aurten, bi liburutan banatuta. LHko ikasleen liburuan 30 idazlan batu dituzte, eta DBH eta Batxilergoko ikasleen liburuan 31 idazlan.
Ekimenean herriko ikastetxe guztietako ikasleek parte hartu dute, urtero legez. Euskara erabiliz, idazmena lantzea eta irakurzaletasuna sustatzea dira antolatzaileen helburuak.
LHko ikasleek gaur irakurriko dituzte idazlan koadernorako hautatutako idazlanak.DBHko eta batxilergoko ikasleak, bestalde, bihar igoko dira taula gainera. Lizeo Antzokian egingo dituzte bi irakurraldiak, 11:00etan hasita.
Urtero bezala, portada lehiaketa be antolatu dute sustatzaileek. Jakinarazi dutenez, Leire Erezumak irabazi du LHko lehiaketa, eta Yan Dong-ek DBHko eta batxilergoko lehiaketa. Aurkeztutako portada guztiak jarriko dituzte ikusgai Lizeo Antzokian. Guztira, 40 bat dira.