Joan den urtarrilaren 27ko euriteen ondorioz gertatutako lurjausiaren arrastoak geroz eta gutxiago dira Eako portuan; dagoeneko, eroritako harri handi horiek kendu egin dituzte. Halanda be, itxita jarraitzen du mollako pasabideak. Izan be, egun, Eusko Jaularitzako Portuen Zuzendaritza mendi magala nola egongortu aztertzen dabil. Horregatik, Eako Udalak dio oraindik «goizegi» dela esateko uda sasoian herritarrek bertatik ibiltzeko aukerarik izango ote duten ala ez. Behin azterketa eginda, irtenbidea emoteko zein aukera dagoen eta zenbateko aurrekontua suposatuko lukeen aztertu beharko dute. Halanda be, udalak aitortu duenez, oraindik ez dakite nork hartuko duen eragindako kalteak konpontzearen ardura beregain.