Auzolan Euskal Herria mugimenduak antolatuta 120 lagun inguru batu ziren Pozazkunde Topaketetan, joan den asteburuan. Antolatzaileek azaldu dutenez, topaketek harrera oso ona izan dute. Hala, “pozarren” azaldu dira, topaketa arrakastatsua izan baita. Euskal Herriko herrialde guztietako ordezkariek eta Espainiako zenbait herritarrek parte hartu zuten ekimenean.
Auzolan mugimenduko kideek jakinarazi dutenez, “hainbat gai” jorratu dituzte topaketetan, eta hamabost ekintza proposamen egin zituzten parte hartzaileek. Hala, hurrengo erronkei aurre egiteko indarra hartu dutela deritzote.
Azken helburua, poza oinarri daukan ekonomia alternatibo bat bultzatzea da. Hala, etxebizitza, elikadura, energia, hezkuntza eta ekonomia burujabetza izan zituzten berbagai, besteak beste.
Epe laburrera, bestalde, eredu ekonomiko barri baterako gida prestatu gura du mugimenduak. Hain zuzen, soldatapeko lanaren menpe ez dagoen eredu ekonomiko baten alde egin gura dute.