Xabier Barandika
Xabier Barandikak irabazi du Barikueta Jai Alai kiniela amerikar txapelketa. Gernikarrak, bost kiniela irabazita jantzi du garailearen txapela. Azken jardunaldiko kinielan be, garaipena lortu zuen Garategaz batera.
Bigarren postuan, bestalde, Jokin Arbe sailkatu zen. Markinarrak azken funtzioko lehen kiniela irabazi zuen, baina Barandikak garaipena kendu zion bigarren kiniela irabazita. Podiumaren azken postuan Unai Lekerika gernikarra sailkatu zen.
Azpitarte markinarra be saritu zuten antolakuntzako kideek. Hain zuzen rebelazio saria emon zioten, puntista gazte hoberena izateagatik.
Gernika-Lumoko zesta-punta taldeko kideek azaldu dutenez, “giro bikaina” egon zen azken bi kinieletan. “Frontoiak sarrera ona izan zuen, eta puntistek ikuskizun paregabea eskaini zuten”. Hala, “pozarren” azaldu dira. Taldeko kideen berbetan, “afizionatu mailako puntista hoberenak batzen ditu txapelketak, eta bertoko zaleek gozatzeko aukera izan dute, beste behin”.