Gizarteak daraman «kontrolik ga
beko hazkundeari» erantzuna eman nahi dio Arkibai Arkitektura Ikasle Taldeak; hala adierazi du Astran egindako batzarrean. Gaur egun, «ekonomia industrializatu eta teknologiko batenpean bizi gara, eta badirudi, gure sustraiak non dauden ahaztu dugula», dio taldeak. Hala, sustrai horietara bueltatzeko asmoz, ortu kolektibo bat egitearen alde agertu dira. Jendearen artean, «borondatea eta ilusio handia» somatu du taldeak asteburuko batzarrean, eta horrek «asko poztu» ditu taldekideak. Aurrerantzean be, kolektiboan parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak.