Oinarrizko Interneta lantzeko ikastaroak eskainiko ditu Arratzuko Udalak
Arratzuko Udalak doako trebakuntza-ikastaroak antolatu ditu, teknologiak herritarren eskura jartzeko asmoz. Hala, KZ Gunea zerbitzuren bitartez, oinarrizko Internet-a, online administrazio-kudeaketa, sare sozialak edota software askea erabiltzen ikasteko aukera izango du herritarrak, besteak beste.
Lehenengo ikastaroa oinarrizko Internet-aren ingurukoa izango da, eta apirilaren 22an hasiko dute; horren bitartez, Windows-aren, Internet-aren, Web orrialdeen eta helbide elektronikoen gaineko ezagutza landuko dute.
Hurrengo ikastaroa, batezbe, nagusiei zuzendutakoa izango dela jakinarazi du udalak: Nagusiweb. Ikastaro horretan izena emon gura duenak, maiatzaren 6ra arte izango du horretarako aukera.
Arratzuko Udalak teknologia barrien aurrean ausartak izatera eta ikastaroetan parte hartzera animatu gura ditu herritarrak, batezbe, nagusiak.
IKASTAROAK
Oinarrizko Internet
Apirilaren 22tik aurrera. Bi asteko iraupena izango du; guztira, 20 ordu. Astelehenetik barikura, 16:00etatik 18:00etara edo 18:00etatik 20:00etara hartu ahalko dira klaseak. Klase bakoitzeko lau ikasle izango dira, 16 urtetik gorakoak.
Nagusiweb
Maiatzaren 13tik 17ra. 10 orduko iraupena izango du. Egunero, 9:00etatik 11:00etara eta 11:00etatik 13:00etara. Batez be, nagusiei zuzendutakoa da. Gehienez, klase bakoitzeko lau ikasle izango dira. Maiatzaren 20tik 24ra be errepikatuko dute ikastaoa.