Elgezabal helmugara heltzen
Joan den asteburuan, Mikel Elgezabal gernikarrak zortzigarren postuan amaitu zuen Fuerteventurako Challenge-a. Kanariar Uharteetako lasterketa distantzia luzeko triatloi garrantzitsuenetako bat da. Hala, Elgezabal pozarren azaldu da lortutako emaitzagaz. Jakinarazi duenez, “maila handiko triatletek” parte hartu zuten, eta “ondo” ikusi zuen bere burua.
Igerian 1.9km, bizikleta gainean 90km, eta korrika 21km egin ostean, irabazlearengandik ia bederatzi minutura amaitu zuen proba bertokoak. Elgezabal ondo moldatu zen igerian, eta bizikleta gainean podiuma jokatu behar zuen taldetxoa harrapatu zuen. Zazpigarren postuan bajatu zen bizikletatik, podiumean sartzeko aukerekin helduz azken korrikaldira.
Azken korrikaldian, baina, lehen sailkatuek erritmo berdintxua izan zuten, eta Elgezabalek ez zuen aurrera egiteko aukerarik izan. Azkenean zortzigarren postuan amaitu zuen.
Elgezabalek dioenez udaberrian alergia arazoak izaten ditu. Hala, udan beste aurrerapauso bat emotea espero du.
Inma Ruiz hirugarren Azkoitiko duatloian
Ruiz (eskubitik lehenengoa) Azkoitiako proba amaitu ostean.
Julen Larruzearentzat (Urdaitri) eta Inma Ruizentzat (Bilbaotri) be, asteburu ona izan da. Larruzeak garaipena lortu zuen Azkoitiko (Gipuzkoa) duatloiko gizonezkoen lasterketan, eta Ruizek hirugarren postuan amaitu zuen emakumezkoen lasterketa.