Hirugarren urtez jarraian, Bizkaia Gernikak finalaurrekoetan esan dio agur Kopari. Iaz bezala, gainera, Ampo Ordiziak kaleratu du Gernika-Lumoko taldea. Basurdeek hiru puntuko errenta zuten, baina ordiziarrak (Gipuzkoa) nahiko erreaz nagusitu ziren. 24-51 irabazita, gipuzkoarrek Kopa irabazteko aukera ziango dute, bigarren urtez jaarraian.
Nahi eta ezin. Bizkaia Gernikak amorruz jokatu zuen, eta ez zuen amorerik emon, baina defentsako arazoek sari barik utzi zituen bertokoak. Oscar Astarloa entrenatzaileak argi zuen defentsako lana gakoetako bat izango litzatekela, eta hala izan zen.
Partida berehala okertu zen Bizkaia Gernikarentzat. Ordiziak partidako lehen bi entseguak egin zituen lehen hamar minutuetan 0-14 jarriz. Gainera, Zabaloik min hartu zuen. Barriro zelairatu arren, azkenean partida utzi behar izan zuen.
Markagailua kontra zutenean esnatu ziren basurdeak. Iñigo olaetak bi entsegu egin zituen, eta hagetara egindako jaurtiketa bategaz asmatu zuen. Hala, gernikarrak 12-14 hurbildu ziren lehen. Momentu horretan, Bizkaia Gernika finala jokatzeko sailkatuta zegoen. Lehen zatiaren amaieran talde bakoitzak entsegu bana egin zuen, atsedenaldira 17-24 joanez.
Bigarren zatian, baina, egoera zeharo aldatu zen bigarren zatiaren hasieran. Epaileak txartel gorria atera zion Lasari, gernikarren esperantzak zapuztuz. Lasa eta Zabaloy barik, taldearen aurrealdeak behera egin zuen. Hala, ordiziarrek beste lau entsegu egin zituen. Partida amaiera heldu zen Iñigo Olaetaren azken entsegua.
Kopa ahaztuta, hirugarren postuan sailkatzea izango da basurdeen helburua. Hirugarren sailkatuz gero, etxean jokatuko lukete finalaurdenetako partida erabakiorra.