Azoka berezietan postua jartzeko eskabideak aurkez daitezke jada
Ekainetik abendura egingo dituzten azoka berezietan salmenta-postua ipintzeko eskabideak aurkezteko epea ireki du Gernika-Lumoko Udalak. Azaldu dutenez, Bizkaiko ekoizleak eta artisauak aurkez daitezke deialdi horretara.
Parte hartu gura duten guztiek udaletxean bertan eskatu eta aurkeztu ahalko dute eskaera-orria. Dena den, Internet bidez be izango da orria deskargatzeko aukera, www.gernika-lumo.net webgunean. Halaber, posta elektronikoz (zerbitzuak@gernika- lumo.net) zein faxez (946 257 542 zenbakira) aurkeztu ahalko dute herritarrek aipatu eskaera-orria; betibe, parte hartu gura duten azoka bereziaren eguna baino hamabost egun lehenago.
Guztira, zazpi azoka
Beti bezala, ekainean hasi eta abendura arte, hilabete bakoitzeko lehen larunbatean izango da azoka berezia; guztira, zazpi izango dira aurten be. Lehen azoka ekainaren 1ean egingo dute aurten, Urdaibaiko txakolinari eskainitakoa. Gainontzekoak, Bizkaiko untxiari, Gernikako piperrari, Arabako Errioxako ardoari eta bakailaoari, sukalkiari, Gernikako indabei eta karakolei zuzendutakoak izango dira.
Azoka Bereziak
Zazpi azoka
-Urdaibaiko Txakolina.
-Bizkaiko untxia.
-Gernikako piperra.
-Arabako Errioxako ardoa eta bakailaoa.
-Sukalkia.
-Gernikako indabak.
-Karakolak.